Pirinioetako Bidearen erronkarako aukeratutako gailurrak bi multzotan sailkatu ditugu: berdeak eta gorriak.
Pirinioetako Bidean parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea. Oraingoz, Erdialdeko Pirinioetan dauden tontorretako izen ematea soilik ireki da, eta mendizale trebatuentzat soilik. Martxoan irekiko da Euskal Herrian eta Katalunian izena emateko epea, eta jende guztiarentzat zabalik egongo da.
Behin izena emanda, parte-hartzaileek erronkari aurre egiteko informazio zehatza jasoko dute: mendiaren fitxa teknikoa eta ibilbidearen proposamena, deskargatzeko track eta guzti. Ibilbideak aukeratzerakoan, segurtasuna lehenetsi da. Mugikorren estaldurari eta bestelako kontu praktikoei buruzko informazioa ere emango da.
Pirinioetako Bidearen erronkarako aukeratutako tontorrak bi multzotan sailkatu ditugu:
Alde batetik, tontor berde edo eskuragarrien multzoa, mota guztietako mendizaleentzat. Tontor multzo honetan, izen-ematea librea da eta parte hartzaile bakoitzak nahi duen gailurra aukeratu dezake, nahiz eta antolakuntzak tontorrak eskualdeka banatzea proposatuko duen, aukeratutako puntu guztietan jendearen banaketa egokia errazteko.
Bestetik, tontor gorriak edo mendizale trebatuentzat bakarrik egokiak direnak. Horrelako gailurretan, inskripzioa ez da librea izango, mugatua baizik. Tontor horietan ezin izango da edonor inskribatu, eskarmentu handiko alpinista eta taldeentzat bakarrik baitira egokiak, eta izen ematea antolakuntzaren bitartez egingo da. Interesa duten norbanako zein taldeek antolatzaileekin harremanetan jarri beharko dute izena emateko, posta elektronikoaren bidez.