Argiztatuko ditugun 300 gailurrak

Gailurrak hiru eremunagusietan banatu dira. Euskal Herriko eremuan, Higer lurmuturretik Nafar Pirinioaren mugaraino kokatzen diren mendiak aurkitu daitezke. Erdialdeko Pirinioak izeneko eremuan, aldiz, Euskal Herria eta Catalunyaren artean kokatzen direnak, eta bukatzeko, Catalunya eremuan, Catalunyako Pirinioetan hasita, Cap de Creus lurmuturreraino doazenak.

Eremu bakoitzeko mendiak ikusi ahal izateko, bakoitzari dagokion ikonoaren gainean klik egin.

Gailurrak sektoreka antolatu dira, bi multzotan sailkatuz: gailur berdeak, mota guztietako mendizaleentzat egokiak, eta gailur gorriak, esperimentatutako alpinistentzat soilik egokiak. Gailur berde edo eskuragarrietan, inskripzioa librea izanen da. Aldiz, gailur gorrien kasuan, antolatzaileek alpinista adituen taldeei esleituko diete erronka.

A) gailur berdeak: eskuragarriak

Gailur berdeen artean sailkatuta dauden mendiak, oro har, zailtasun gutxiko mendiak dira, bai sarbidearen aldetik zein ibilbidearen zailtasun maila, ibilbidearen iraupena, gainditu beharreko desnibelak edota bidea beraren zailtasun teknikoa. Mendizale ororentzat sailkatuta dauden arren, gogoan izan behar da ekimenaren atalik nagusiena gauez emango dela, beraz ez da arriskuetatik salbuetsirik dagoen gailurrik, eta horregatik, parte hartu nahi duen orok izena eman beharko du, istripu eta erreskate asegurua izateko.

Pirinioetako Bideko parte hartzaileen gehiengoa, gailur hauetan egongo da baina masifikazioa saihestuko da, eta arreta berezia jarriko da ingurunearekin, bai natura-parkeetan, baita gainerako lekuetan ere.

b) gailur gorriak: eskarmentu handiko mendizaleentzat

2022ko uztailaren 2an argitu nahi diren gailurren artean, badira sarrera murriztua dituztenak ere. Mendien zailtasun maila eta gaueko baldintzak kontuan hartuta, erronka soilik mendizale trebatuen talde txikiak izango dira erronka bere gain hartuko dutenak. Interesa duten taldeek, antolakuntzarekin zuzenean harremanetan jarri beharko dute.

izen ematea

Mendi berdeetan izena emateko epea Martxoan hasiko da, da eta aldez aurretik jakinaraziko da. Izen-ematearekin batera, parte hartzaile bakoitzak istripu- eta erreskate-aseguru bat izango du. Mendiko federazioko lizentzia indarrean duten parte-hartzaileen kasuan, izen ematean deskontua eginen da.

Mendi gorrietarako, izen ematea martxan dago.