Mapa interaktiboan sektoreen kokapena ikusi ahal izango duzu eta bertatik, argitu beharreko mendi bakoitzaren fitxara sartu.
Hautatutako tontorraren fitxaren barnean, eskuragarri gisa (berde) katalogatutako mendien inskripziorako aplikazioaren sarbidea edo mendi mugatuen (gorrien) erreserba eskatzeko harremanetarako helbidea aurkituko dituzu
Euskal Herria
2022-07-02
MAPA INTERAKTIBOAREN FUNTZIONAMENDUA
Mapa interaktiboak automatikoki biltzen ditu gailurrak hurbiltasunaren arabera, eta hainbat mendi multzo sortzen ditu mapan egiten dugun zoom-mailaren arabera. kurtsorea multzo baten gainean jarrita, urdin koloreko geruza bat agertuko da, bertan dauden gailurrek hartzen duten eremu geografikoa adierazten duena.
Mapa hurbildu ahala, multzokatzeak gutxitu egiten dira eta gailurren ikonoak agertzen hasten dira dagokien kokapen geografikoan. Gailur baten ikonoaren gainean kurtsorea jarrita, leiho bat agertuko da, fitxa teknikora eta bide batez, inskripzio sistemara sarbidea ematen duena.
MAPAN NABIGATZEA
Mapan zuzenean eraginez nabigatu daiteke, ukituz eta arrastatuz (edo arrastatzen den bitartean saguaren botoi nagusia sakatuta mantenduz).
Zoom-mailak hiru eratara egin daitezke:
- Klik bikoitza hurbiltzeko eta SHIFT + klik bikoitza zoom-puntu bat urruntzeko
- Ezkerraldean dagoen maparen kontrol-panelaren agintea erabiliz: +, hurbiltzeko eta – Urruntzeko.
- CTRL + aurrera saguaren gurpilean hurbiltzeko eta CTRL + atzera gurpilean urruntzeko.
ALBOKO KONTROL-PANELA
Kontrol-panela maparen ezkerraldean dago, eta elementu hauek ditu:
- Zoomaren kontrol-agintea: maparen gaineko ikuspuntua hurbiltzen edo urruntzen du.
- Pantaila osoko hautatzailea: mapa erabiltzeko aukera ematen du, erabilgarri dagoen pantaila osoa erabiliz.
- Maparen ikuspegia berrabiarazi: mapa hasierako posizioan jartzen du.
- Kokapena: zure gailuaren kopapena mapan erakusten du
GERUZEN ETA SEKTOREEN HAUTATZAILEA
Maparen goiko aldean, eskuin aldean, geruzen eta sektoreen hautatzaileak daude. Kurtsorea geruzen ikonoaren gainean jarrita, gailurren ikuspegia hainbat mapa-geruzaren artean txandakatu daiteke. Lehenetsitako aukerak mapa generikoa erabiltzen du, eta aukeran, mapa topografiko bat edo lur-mapa bat aktibatu ahal izango dira.
Honen azpian, sektoreen hautatzailea dago. Hautatzaileak sektore guztien bistaratzea aktibatzeko aukera ematen du (aukera lehenetsia) edo soilik ikusi nahi duzun sektorea edo sektoreak, bakoitza aktibatuz eta desaktibatuz.
ZERRENDA INTERAKTIBOA
Mapa interaktiboa zerrendara konektatuta dago sektore-hautatzailearen bidez, eta aktibatuta dauden sektoreetako mendien zerrenda erakusten du.
Gailuaren kokapen-hautatzailea aktibatuta badago, gailuaren eta zerrendan ageri diren mendien arteko distantzia erakutsiko du.
GAILURREN BILATZAILEA
Zerrendaren gainean, goialdean, gailurren bilatzailea dago. Bilatzaile horrek mapako sektore aktiboetan dagoen edozein gailur bilatzeko aukera ematen du, eta aukeratzen den irizpidearen arabera ordenatzen ditu:
- ID: markatzailearen identifikatzailea erabiltzen du, sortze ordenaren arabera
- Izena: zerrenda alfabetikoki ordenatzen du
- Ikonoa: zerrenda ikonoaren kolorearen arabera ordenatzen du
KOKALEKUAREN ARABERAKO BILATZAILEA
Tontorren bilatzailearen azpian kokalekuen araberako bilatzailea dago. Honen bidez, edozein herri bilatu dezakezu eta bertatik distantzia jakin batera dauden tontorrak ikusteko aukera izanen duzu.